Wind Energy Network Magazine aldizkariaren azken aleak Basque Country: Research & Technology Development (30-36 orrialdeak) izeneko erreportajea dakar. Artikuluaren zati gisa, MEEVCE proiektua aurkezten da (ikus 36. orrialdea), euskal sektore eolikoko enpresen arteko lankidetzaren adibide garbia.
Erreportajean, euskal industriak sektore eolikoan duen balioa nabarmentzen da, neurri batean, erakunde publikoen laguntzari esker. Euskadi erreferente gisa dago I+Gko proiektuetan, zentro teknologikoen eta euskal enpresen arteko lankidetzan; horren adibide argia da proiektu honen partzuergoa.