Powered by Cluster Energía
  • deskargak
  • Kontaktua

Meevce

  • TESTUINGURUA
  • ERRONKA
  • PROIEKTUA
  • JARDUERAK ETA EMAITZAK
  • ALBISTEAK
  • es
  • en
  • eu
  • deskargak
  • Kontaktua

JARDUERAK ETA EMAITZAK

Aholku Batzordea

Jarduera

Jarrai ezazu gure azken berrien berri.

Itzuli Jarduera

Euskadiko Energia Klusterrak MEEVCE proiektuaren Aholku Batzordea biltzen du garapen teknologikoen aplikagarritasunean eta transferentzian zentratzeko

24 Urria 2023

| Partekatu

Urriaren 20an egindako online topaketan, proiektuko bazkideek eta Aholku Batzordeko kideek (AEROBLADE, LAULAGUN, NABLA WIND eta MUGAPE) parte hartu zuten, eta ekarpen baliotsuak egin zituzten proiektuaren aurrerapenen gainean, etorkizuneko transferentzia eta proiektu honen esparruan gauzatutako garapen teknologikoen aplikazioa ardatz hartuta.

MEEVCE proiektua Eusko Jaurlaritzaren Elkartek Programak finantzatzen du, eta Ikerlanek gidatzen du, Bearinn, Ceit, Mondragon Unibertsitatea eta Euskadiko Energia Klusterrarekin lankidetzan. Bertan, eragiketa-baldintza errealetan osagai eolikoen bizitza baliagarria hedatzeko metodologia ebolutibo bat lortzeko beharrezkoa den ezagutza sortzen ari da. Proiektuaren bazkideek aerosorgailuaren lau osagai kritiko izan dituzte ardatz: pala, engraneak, ardatza eta errodamenduak.

Euskadiko Energia Klusterra buru duten komunikazio- eta zabalkunde-jardueren artean, MEEVCEren Aholku Batzordearen koordinazioa dago. Batzorde horrek funtsezko ekarpenak biltzea ahalbidetzen du, garapenak epe ertain-luzera ikusitako joera teknologikoetara egokitzeko, bai eta garatutako ezagutzaren onuradun izan daitezkeenen beharretara eta itxaropenetara egokitzeko ere.

Bileran, orain arte garatutako ereduak aurkeztu ziren, horietako bakoitza osagai kritiko batean bideratuta, baita aurre egin beharreko erronkak ere. Mondragon Unibertsitatea palaren eredu holistikoan zentratu zen; Ikerlan, engranearen biki digitalean; Bearinn, errodamenduaren biki digitalean eta Ceit, ardatzaren biki digitalean. Aholku Batzordeko kideek zalantzak argitzeko aukera izan zuten lau aurkezpenetan.

Azkenik, aurkeztutako aurrerapenei buruzko iritzien eta ekarpenen azken erronda batekin itxi zen bilera, eta partzuergoari eredu eta biki digitalak garatzen jarraitzeko deia egin zitzaion, eta etorkizuneko garapen-ildoak gertutik jarraitzeko interesa agertu zuten.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren (ELKARTEK 2024 Programa) diruz lagundutako proiektua.

Linkedin

Mireia Olave (IKERLANeko ikertzailea)
molave@ikerlan.es

  • Lege oharra
  • Cookie politika
  • Pribatutasun politika
  • Euskadiko Energia Klusterra, © 2026. Eskubide guztiak erreserbatuta.